ONGIETORRI TEKNOTXIKIRA!!

Ongietorri Teknotxikira!

Nire izena Kadder da eta blog hau Gasteizko Irakasleen Eskolako Teknologia Berriak ikasgaian egina izan da.

Blog honekin gure gaur egungo mundu "tekno-digital" honetan aurki ditzazkegun hainbat baliabideen berri ematen saiatuko naiz, beti ere haur txikiekin lotura izanik.
Era berean, blog honen eraketa, hainbat arrazoien artean, pertsonalki teknologia berrien munduaz gehiago jakiteko esperantzaz egingo dut, izan ere kontuan izan behar dugu teknologien kontzeptuak (digitalak edo ez digitalak) gaur egungo ikaskuntzarako herraminta oso indartsuak direla eta honek etorkizun hurbilean pisu nabarmena hartuko du.

Beraz, sar gaitezen teknologia berrien mundu misteriotsu eta dibertigarri honetan! Eskerrik asko bloga bisitatzen duzuen guztioi!

viernes, 17 de diciembre de 2010

MUSIKA IKASTEKO WEB PROGRAMA!

Kaixo denoi! Begira zer topatu dudan interneten...



Musika ikasteko programa! San Francisko Symphony orkesta famatuak egindako web orri bat da non musikaren alderdi ezberdinak umeei erakusten saitu diren. Horreatrako hainbat atal daude, notak ikasi, instrumentuak ezagutu, soinuak ezberdindu, pianoa jo,... aukera anitz daude eta denak dute interfaz errez eta garbia, nahiz eta dena ingelesez egon. Umeek heldu batekin baldin badaude, oso dibertigarria egingo zaie musika ezagutzeko forma berri hau. Do-Mi-Sol!

http://www.sfskids.org/templates/home.asp?pageid=1

No hay comentarios:

Publicar un comentario