ONGIETORRI TEKNOTXIKIRA!!

Ongietorri Teknotxikira!

Nire izena Kadder da eta blog hau Gasteizko Irakasleen Eskolako Teknologia Berriak ikasgaian egina izan da.

Blog honekin gure gaur egungo mundu "tekno-digital" honetan aurki ditzazkegun hainbat baliabideen berri ematen saiatuko naiz, beti ere haur txikiekin lotura izanik.
Era berean, blog honen eraketa, hainbat arrazoien artean, pertsonalki teknologia berrien munduaz gehiago jakiteko esperantzaz egingo dut, izan ere kontuan izan behar dugu teknologien kontzeptuak (digitalak edo ez digitalak) gaur egungo ikaskuntzarako herraminta oso indartsuak direla eta honek etorkizun hurbilean pisu nabarmena hartuko du.

Beraz, sar gaitezen teknologia berrien mundu misteriotsu eta dibertigarri honetan! Eskerrik asko bloga bisitatzen duzuen guztioi!

viernes, 3 de diciembre de 2010

Gora originaltasuna!

Kaixo lagunok! Gaurko egunean bideojokuek ekarritako teknologia "berri" baten berri eman nahi dizuet. "Berria" kakotxen artean idazten dut, izan ere teknologia hau zerotik abiatu baino, nire ustez, aurretik konpainia famatu batek egindako lana kopiatu eta zertxobait hobetu baino ez duelako egiten. Sony-ren "Move" eta Microsoft-en "Kinekt" deituriko teknologia hauek merkatuan Nintendo-ren Wii bideo-kontsolarekin lehiatuko dira, beti ere guretzako freskagarriak diren elementu berriak gehituz. Historikoki, Wii-k bere teknologia berri hau originaltasun marka bezala ezagutzera eraman zuen orain dela 5 urte gutxi gora-behera eta egia esan merkatuan nahiko ondo joan zaio, mundu osoan 56 milio kontsola salduta. Noski, argi dago bideo-kontsolen merkatuan inobazioak hartzen duela protagonismoa eta horretan Nintendo beti izan da errege. Hau horrela, Sony, azken urteetan bere Playstation famatuarekin izugarrizko salmentak lortu ditu, Nintendoren azken proiektuak baino askoz gehiago eta noski, Nintendoren Wii aparatua sortu zenean, euren erresumaren boterea berehala erori da. Kontuan hartzen baldin badugu gure gizartean gero eta teknologia digital gehiago sortzen ari dela, ez zaigu batere arraroa irudituko Sony eta Microsoft bezalako super-enpresek beste konpainien ideiak hartzea, ikertzea eta ahal den neurrian hobetzea, izan ere dirua erdian dagoenean ez daude araurik, denak bilakatzen dira itsas-piratak.



"Move" eta "Kinect" eskeintzen dutena Wii-n ikusita dugu: telebista gainean ipintzen den aparatu txiki batek guk egindako mugimenduak telebistan erreproduzituta ikusiko ditugu. Hori bai, horretarako gure kontsola eta beharrezkoak diren jokuak erabili beharko ditugu gure poltsikoa hustu ostean (estrategia enpresarial bikaina, ezta?). Egia da "Move" eta "Kinekt"-en artean ezberdintasun gutxi batzuk daudela, baina hauek minimoak dira eta plataforma bakoitzaren joku exklusiboen arabera ematen dira.



Ondorioz, esan dezakegu PlayStation 3 eta XBOX 360 kontsola soilik dutenek pozik egon daitezkeela (beno, edo ez...), izan ere munduan zehar famili ugari izan dira hauetako kontsola bat Wii-arekin batera erosi dutenak, originaltasuna zela eta... Adibide bat ipiniko dizuet: imaginatu menditik ibiltzeko auto berri bat erosi nahi duzuela, "todo terreno" deituriko munstro hoietako bat, eman dezagun Land Rover bat. Ba orain imaginatu hortik gutxira, Seat auto-enpresak bere auto txiki hoietako batean "4 x 4" sistema bat ipintzen duela. Ondorioz gutxi gora-behera gai berdinaz hitzegingo genuke, biak baitute mendian ibiltzeko gaitasun "original" hori (nahiz ea Land Rover-en teknologia hobea izan, Seat autoak errepidean soilik ibiltzeko eginak daude). Ba halako zeozer gertatzen da gaur egun bideo-jokoen munduan, ingeleses esaten den "copy / paste" hoietako bat, edo "kopiatu eta itsatsi".





Gora originaltasuna!


www.wii.com
www.playstation.com/psmove
www.xbox360.com/kinect

No hay comentarios:

Publicar un comentario