ONGIETORRI TEKNOTXIKIRA!!

Ongietorri Teknotxikira!

Nire izena Kadder da eta blog hau Gasteizko Irakasleen Eskolako Teknologia Berriak ikasgaian egina izan da.

Blog honekin gure gaur egungo mundu "tekno-digital" honetan aurki ditzazkegun hainbat baliabideen berri ematen saiatuko naiz, beti ere haur txikiekin lotura izanik.
Era berean, blog honen eraketa, hainbat arrazoien artean, pertsonalki teknologia berrien munduaz gehiago jakiteko esperantzaz egingo dut, izan ere kontuan izan behar dugu teknologien kontzeptuak (digitalak edo ez digitalak) gaur egungo ikaskuntzarako herraminta oso indartsuak direla eta honek etorkizun hurbilean pisu nabarmena hartuko du.

Beraz, sar gaitezen teknologia berrien mundu misteriotsu eta dibertigarri honetan! Eskerrik asko bloga bisitatzen duzuen guztioi!

jueves, 25 de noviembre de 2010

HAURRAK ETA TEKNOLOGIA INALANBRIKOA

Kaixo! Teknologia berrien mundu hau oso dibertigarriad ela jakin badakigu...baina beste alde batetik bere arriskuak ere baditu. Aparatu inalanbriko hauek mota ezberdinetako seinale edo huinak sakabanatzen dituzte gure inguruan zehar eta honek kalte handia egin liezaioke gure osasunari epe luzean. Hau kontuan izanda, ikerketa asko egin dira arazo hau behar den moduan aztertu ahal izateko eta hauetako ondorio batzuk sarean aurkitutako artikulu batean azaltzen dituzte. Irakurri eta informatu!


HAURRAK ETA TEKNOLOGIA INALANBRIKOA


Gaur egun gero eta zabalduago dago gure gizartean haurrek telefono mugikorrak edo bestelako aparatuak erabiltzearen ohitura, izan ere haurrek bereziki gustoko dute ordenagailu edo sistema txikiagoetan (PSP, Ipad,...) bideoak edo marrazki bizidunak ikustea.
Hau honela, komunitate zientifikoak, ohitura hauek haurrengan izan ditzaketen efektuetaz ohartarazten saiatzen ari da, nahiz eta oraindik funtsezko probarik ez izan.
Izan ere, zaharragoak diren teknologia batzuk (mikro-huina, telebista, irratia,...) aspaldi piztu zuten kezkaren alarma.. eta orain teknologia berrien eragina ildo berdinetik doala ematen du. Ikerketa hauen emaitzak hemendik urte askotara emango dira.
Teoria batzuen arabera, "mitosis arina" duten pertsonek (hau da, hazkuntza prozesu barnean dauden ehunen garapena, haurren etapa goiztiarrean) 10 bider probabilitate gehiago dituzte efektu negatiboak jasotzeko. Kasu hauetan, ondorioak kantzer forma edo tumoreak izatea ekar ditzake.



...ETA GURASOEK ZER EGIN DEZAKETE?

1.- Teknologia berrien efektuak hobeto ezagutu arte egin dezakegun bakarra teknologia hauen erabilpena gero eta gehiago murriztea izango da.
2.- Batzuetan, gure haurraren belarrian gure telefono mugikorra ipintzen dugu aita edo amarekin hitzegiteko... ba hau agian ez da hain ideia ona, hobe liztateke gauza hauetarako telefono finkoa erabiltzea.
3.- Telefono aparatuak haurren ingurutik aldendu... nagusiagoak direnean erabiltzeko arrazoiak izango dituzte.
4.- Nerabeen telefono mugikorren erabilpena ahal den neurrian murriztu, izan ere gaur egun aparatu hauek funtzeskoa dena baino zerbait gehiago egiteko erabiltzne baitira(lujoa, bromak,...).
5.- Haur txikiek euren laptop-ak manipulatzeko konexio inalanbrikoaren erabilpena guztiz debekatu, eta ahal den neurrian aparatu hauen erabilpena gorputza ez den beste gainazaletan erabiltzea.
6.- Edozein aparatu inalanbriko haurren begi-bistatik aldendu, izan ere haurren kuriositatea dela eta dena ikutu eta manipulatzeko ohitura dute.

http://www.webdelbebe.com/ninos/los-ninos-y-la-tecnologia-inalambrica.html