ONGIETORRI TEKNOTXIKIRA!!

Ongietorri Teknotxikira!

Nire izena Kadder da eta blog hau Gasteizko Irakasleen Eskolako Teknologia Berriak ikasgaian egina izan da.

Blog honekin gure gaur egungo mundu "tekno-digital" honetan aurki ditzazkegun hainbat baliabideen berri ematen saiatuko naiz, beti ere haur txikiekin lotura izanik.
Era berean, blog honen eraketa, hainbat arrazoien artean, pertsonalki teknologia berrien munduaz gehiago jakiteko esperantzaz egingo dut, izan ere kontuan izan behar dugu teknologien kontzeptuak (digitalak edo ez digitalak) gaur egungo ikaskuntzarako herraminta oso indartsuak direla eta honek etorkizun hurbilean pisu nabarmena hartuko du.

Beraz, sar gaitezen teknologia berrien mundu misteriotsu eta dibertigarri honetan! Eskerrik asko bloga bisitatzen duzuen guztioi!

miércoles, 1 de diciembre de 2010

HAURRENTZAKO SARE SOZIALA

Scuttlepad deituriko sare soziala haurrentzat eginiko proiektu bat da non gurasoen laguntzaz haurrek poliki-poliki eta pauso errazak emanez, helduon antzera sare sozialetan murgiltzeko aukera izango dute.



Egileek esaten dutenez, gaur egun gero eta haur gehiago harrapatzen dira Facebook bezalako sare sozialetan gaztetxoen paperak egiten (Tuenti-n baita ere), hau da, 13 urte baino gehiago dituztela esaten. Hau horrela, Scuttepad-en egileek alternatiba ziurrago bat eskaintzen dute.

Orrialde hau 6 ea 12 urte arteko haurrentzat zuzenduta dago eta erregistratzerako orduan gurasoen e-maila eskatzen da. Orrialdean erakutsitako informazioan ez da abizenik agertuko, izena, argazkia eta herria, aldiz, bai.
Bestelako zerbitzu motak Facebook-en antzekoak dira: komentarioak, mezuak, argazkiak igo edota jolas-birtualak. Baina kasu honetan, egileek "komunikazio gidatua" deituriko zerbitzu mota "fresko" bat eskeintzen dute, non telefono mugikorren antzera haurrek esaldi pre-programatuak erabili ahalko dituzten gurasoen lasaitasuna bermatuz (adi egongo dira, baina lasaiago baita ere).

Hala ere, hain txikiak diren haurrentzako sare-sozial bat eskeintzea bere polemika dakar eta blog honetan kasu honi buruz iritzia emateko aukera ematen da. Zuen parte hartzea espero dut!

www.tecnopadres.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario