ONGIETORRI TEKNOTXIKIRA!!

Ongietorri Teknotxikira!

Nire izena Kadder da eta blog hau Gasteizko Irakasleen Eskolako Teknologia Berriak ikasgaian egina izan da.

Blog honekin gure gaur egungo mundu "tekno-digital" honetan aurki ditzazkegun hainbat baliabideen berri ematen saiatuko naiz, beti ere haur txikiekin lotura izanik.
Era berean, blog honen eraketa, hainbat arrazoien artean, pertsonalki teknologia berrien munduaz gehiago jakiteko esperantzaz egingo dut, izan ere kontuan izan behar dugu teknologien kontzeptuak (digitalak edo ez digitalak) gaur egungo ikaskuntzarako herraminta oso indartsuak direla eta honek etorkizun hurbilean pisu nabarmena hartuko du.

Beraz, sar gaitezen teknologia berrien mundu misteriotsu eta dibertigarri honetan! Eskerrik asko bloga bisitatzen duzuen guztioi!

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Haur txikienentzako MP3 dibertigarriena!

Kaixo denoi!

Gaur egun gutako nork ez du musika entzuteko MP3 bat? Agian nagusienek ez dute jakingo ezta zer den MP3 bat... baina onartu behar da kontzeptu hau gero eta zabalduago dagoela gure munduan. Gauzak horrela, datozen generazioek aparatu hauen erabilpena aurre-ezagutzeko asmoz, Apple conpania famatuak Iduck deituriko MP3 aparatua atera du merkatura. Iphone eta Ipod aparatuen antzera, Iduck-ek guk nahi dugun musika erreproduzitzeko gaitasuna du, baina hobezpen batekin: uretan murgildu daiteke. Gainera, ahate baten itxura duenez gero, berehala etorriko zaigu burura haur txikienei eskeini diezaiokeen zerbitzua, adibidez, bainu-ontzian haurra jostatzen den bitartean ahateak Takolo, Pirritx eta Porrotx edota bestelako haurrentzako musika erreproduzitzea.



Hori bai, dena ez da hain polit eta erraza izango, izan ere Iduck-aren gaitasuna Wireless sistema erabiltzean datza (kable gabea) eta honek errezeptore baten beharra aldarrikatzen du: gure Ipod edo Iphone-a. Erreproduktore hauek arraultza forma duen gailu bati konektatzen da ( uretatik kanpo, noski) eta horrela seinaleen bidez Iduck-a musika erreproduzituko du... edo irratia, nahi izanez gero.

Iduck-a 5 pila AAA behar ditu (buf!) eta merkatuan 40€-gatik lortu daiteke. Opari polita gure haur txikienentzat...edo etortzear dauden hoientzat!


http://www.tecnopadres.com/2010/08/17/gadget-patito-speaker

No hay comentarios:

Publicar un comentario