ONGIETORRI TEKNOTXIKIRA!!

Ongietorri Teknotxikira!

Nire izena Kadder da eta blog hau Gasteizko Irakasleen Eskolako Teknologia Berriak ikasgaian egina izan da.

Blog honekin gure gaur egungo mundu "tekno-digital" honetan aurki ditzazkegun hainbat baliabideen berri ematen saiatuko naiz, beti ere haur txikiekin lotura izanik.
Era berean, blog honen eraketa, hainbat arrazoien artean, pertsonalki teknologia berrien munduaz gehiago jakiteko esperantzaz egingo dut, izan ere kontuan izan behar dugu teknologien kontzeptuak (digitalak edo ez digitalak) gaur egungo ikaskuntzarako herraminta oso indartsuak direla eta honek etorkizun hurbilean pisu nabarmena hartuko du.

Beraz, sar gaitezen teknologia berrien mundu misteriotsu eta dibertigarri honetan! Eskerrik asko bloga bisitatzen duzuen guztioi!

viernes, 3 de diciembre de 2010

Dutxa ekologikoa!

Kaixo berriz ere! internet-en teknologia ekologikoari buruzko informazioa bilatzen nenbilela, hara zer topatu dudan! Dutxa ekologikoa!

Dutxa, gure gizarte kontsumista honetan ezinbestekoa dugun produktua. Suposatzen da dutxa gure gorputza garbitzeko erabiltzen den sistema dela, baina onartu behar da gutako askok (ni adibidez) goizean-goiz esnatu eta benetan esnatuta egon beharrean, guztiz lokartuta gaudela. Orduan dutxara jotzen dugu non ur beroa edo hotzaren arabera (buff hotza...) gure burua zertxobait esnatzea lortzen dugun. Baina batzutan hain gustura gaude dutxa barruan, berehala ahasten zaigula zertarako esnatu garen hain goiz eta sarritan dutxan minutu gutxi batzuk plazer minutu luzeak bilakatzen dira. Kontuan hartzen baldin badugu gure lehenengo munduko gizartean dutxak oso gauza ohikoak direla (hirugarren munduan, aldiz, ez) ez gara gehiegi kezkatzen ur gastuaz... baina errealitatea hor dago, eta datuak baita ere: ur gehiegi erabiltzen dugu eguneroko gauzetarako.



Beno ba hara nora, oraingo honetan Tomaso Colia diseinatzaileak arazo honetan pentsatu du eta Eco Drop Shower deituriko dutxa ekologiko bat aurkeztu digu. Dutxa honetan oinetan dugun sorua berezia da: ura sorutik filtratzen den einean, soruaren gainazala modifikatzen joango da gure oinetan sentsazio desatsegin bat sortuz. Izan ere, soruaren gainazala gero eta ur gehiago xurgatu, gainazala orduan eta deserosoagoa bilakatuko da eta noski, gure oinek hau nabarituko dute. Min desatsegina hasten denean, dutxa amaitzeko seinalea izango da.





Egia da sistema berezi honek ez lukeela zergatik gure mina dutxa usteko abisu bezala erabili behar, baina behintzat ondorioz ura aurrestearen asuntoa hobetuko dugula ez dut zalantzarik. Hori bai, ni momentuz nire dutxarekin tinko jarraituko dut, berak behintzat ondo tratatzen bait nau.


http://www.decorailumina.com/bano/ducha-con-tecnologia-ecologica.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario